YouVersion Logo
Search Icon

2 KRONIKAK 1

1
SALOMONEN ERREGEALDIA (1,1—9,31)
1Daviden seme Salomonek sendotu egin zuen bere erregetza. Berekin zuen Jauna, bere Jainkoa, eta Jainkoak goreneraino jaso zuen.#sendotu 1 Erg 2,12.46.
Salomonek Jainkoari jakinduria eskatu
(1 Erg 3,4-15)
2Salomonek dei egin zien israeldar guztiei, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiei, epaileei eta Israelen arduradun ziren familiaburu guztiei. 3Eta batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola#1,3 Gabaon: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 10 km-ra zegoen hiria. elkartzeko etxola: Ik. Ir 36,8-38 eta Zen 3,25 oh. (elkarketa-etxola)., Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina. 4Davidek Kiriat-Jearimdik#1,4 Kiriat-Jearim: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 13 km-ra zegoen hiria. Jerusalemen prestatua zuen tokira eraman zuen Jainkoaren kutxa; han zuen eraikia oihal-etxola kutxarentzat. 5Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek#1,5 bazen Gabaonen: Hebreerazko eskuizkribu batzuek han zegoen diote, eta beste batzuek han ezarria zuen (Davidek). Hurren biloba Betzalel: Pertsonaia honetaz eta aldarearen eraiketaz, ik. Ir 35,30—36,1; 38,1-2. egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak. 6Salomonek elkarketa-etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.
7Gau hartan Jauna agertu zitzaion Salomoni eta esan zion:
—Eskatu nahi duzuna; emango dizut.
8Salomonek erantzun zion Jainkoari:
—Onginahi handia izan zenuen gure aita Davidentzat, eta ni errege egin nauzu, haren ondoren. 9Orain, bete ezazu, Jainko Jaun horrek, gure aita Davidi eman zenion hitza, zuk egin bainauzu lurreko hautsa baino ugariago den herri honen errege. 10Emazkidazu, otoi, jakinduria eta adimena, herri hau egoki gobernatzeko. Bestela, nork goberna lezake hain handia den zure herri hau?
11Jainkoak esan zion Salomoni:
—Hori nahi duzu, beraz. Ez didazu eskatu aberastasunik, ez ondasunik, ez osperik, ez zeure etsaien heriotzarik, ez eta zeuretzat bizitza luzerik. Nire herria gobernatzeko jakinduria eta adimena eskatu dizkidazu, beraren errege egin zaitudanez. 12Hara, emango dizkizut, bada, jakinduria eta adimena eta, gainera, zure aurretik ezein erregek izan ez dituen eta zure ondoren ere izango ez dituen adinako aberastasunak, ondasunak eta ospea emango dizkizut.
13Salomon Gabaongo kultu-lekutik, elkarketa-etxolaren aurretik, Jerusalemera itzuli zen eta Israelgo errege izaten hasi.
Salomonen agintea eta aberastasunak
(9,25-28 eta 1 Erg 10,26-29)
14Salomonek, mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi bildurik, hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera. 15Salomon erregeak zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela#1,15 Xefela: Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen, Mediterraneo itsasbazterrean; nekazaritza handia egiten zen lautada hartan. itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu. 16Salomonen zaldiak jatorriz Mutzri eta Kue-koak#1,16 Ik. 1 Erg 10,28 oh. ziren; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek. 17Mutzritik ekarritako guda-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.
Salomonek tenplua eraikitzea erabaki
(1 Erg 5,15-32)
18Jaunarentzat tenplua eta beretzat jauregia eraikitzea erabaki zuen Salomonek.

Currently Selected:

2 KRONIKAK 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy