YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 31

31
Saulen heriotza
1Azkenean, ekin zioten filistearrek borrokari israeldarren kontra. Hauek ihesi joan ziren filistearren aurretik eta hilak gertatu ziren Gilboa mendian.#filistearrak israeldarren kontra 28,1.4. 2Pertsegitu zituzten filistearrek Saul eta honen semeak, eta Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua hil egin zituzten.#Saulen semeak 14,49. 3Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu#31,3 larriki zauritu: Zenbaitek honela itzultzen du: zeharo izutu zen. zuten. 4Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz#31,4 jentil arrotz: H.h., erdaingabe. horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten».
Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua.#sar iezadak ezpata Ep 9,54. 5Ezkutariak ere, Saul hila zela ikustean, bere burua ezpata gainera bota zuen. Biak batera hil ziren.#Saul hila 26,10. 6Horrela hil ziren egun berean Saul, hiru semeak, ezkutaria eta harekin ziren gizon guztiak.
7Haranaz eta Jordanez handik ziren israeldarrek, beren gudarostea ihesi zihoala eta Saul eta beronen semeak hilak zirela entzutean, hiriak utzi eta ihes egin zuten. Filistearrak etorri eta hiri haietan jarri ziren bizitzen.
8Biharamunean hilei lapurtzera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta haren hiru semeak. 9Sauli lepoa moztu eta armak kendu zizkioten, eta filistearren lurralde osora zabaldu zuten berri ona, beren idoloen jauretxeetan herriari jakinaraziz. 10Gero, Astarteren jauretxean utzi zituzten Saulen armak; haren gorpua, berriz, Bet-Xango#31,10 Astarte: Ik. Ep 2,13 oh. Bet-Xan: Izreel lautadatik Jordanerantz datorren haranean dago. harresietan zintzilikatu zuten.
11Filistearrek Sauli egindakoa Galaadeko Jabexeko#31,11 Galaadeko Jabex: Bet-Xandik hego-ekialdera dago, Jordanez beste aldean. bizilagunek jakin zutelarik,#Jabex Galaadeko bizilagunak 11,1-11. 12jaiki ziren gizonik indartsuenak eta, gau guztian ibili ondoren, eraitsi egin zituzten Saulen eta honen semeen gorpuak Bet-Xango harresietatik. Jabexera itzuli eta erre egin zituzten bertan. 13Gero, haien hezurrak Jabexeko tamarindoaren pean ehortzi zituzten, eta zazpi egunez barau egin zuten.#haien hezurrak 2 Sm 21,12-14.

Currently Selected:

1 SAMUEL 31: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy