YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 21

21
David eta Ahimelek apaiza
1Jonatan hirira itzuli zen; David, berriz, 2Nob-era#21,2 Nob: Jerusalemdik hurbil zegoen herri hau, baina ez dakigu ziur non., Ahimelek apaizarengana. Ahimelek, harriturik, bidera atera zitzaion Davidi, esanez:
—Nolatan zatoz bakarrik, beste inor gabe?
3Davidek Ahimelek apaizari:
—Agindu hau eman dit erregeak: «Ez dezala inork jakin zertara bidaltzen zaitudan eta zer agindu dizudan». Mutilei, berriz, halako tokira egin diet dei. 4Zer duzu eskura? Emazkidazu bost ogi edo aurkitzen duzuna.
5Apaizak erantzun zion Davidi:
—Ez dago ogi arruntik, ogi sakratua baizik; emango dizut, baldin eta mutilek emakumeekin harremanik izan ez badute.
6Davidek apaizari:
—Badakizu gudura ateratzen garenean debekatua dugula emakumeekin harremanak izatea. Irten nintzenean nire mutilen gorputzak garbi zeuden, irtenaldi arrunta izan arren. Are garbiago daude, beraz, gaur mutilen gorputzak#21,6 Hebreerazko testua iluna da. Davidek ez dio esan nahi apaizari Saulengandik ihesi doala; horregatik ematen dio erantzun ilun hau..
7Orduan, apaizak ogi sakratua eman zion, ez baitzen han beste ogirik, Jaunari eskainiak#21,7 Jaunari eskainiak: Santutegian Jaunaren aurrean ipini ohi ziren ogi sakratu hauek apaizek beste inork ezin zituen jan (ik. Lb 24,5-9; Mt 12,3-4). baizik; Jaunaren aurretik kenduak ziren, ogi berria ezartzeko.#ogi sakratuak Ir 25,30; Mt 12,3-4 par.
8Han zegoen, egun hartan, Jaunaren santutegian gelditua, Saulen zerbitzarietako bat; Doeg#21,8 Doeg: 22,6-23an ikusiko da nolako garrantzia duen gizon hau hemen egoteak. zuen izena, Edomgoa eta Saulen artzainburua.#Doeg 22,9.18.22.
9Davidek esan zion Ahimeleki:
—Ba al duzu hemen eskura lantzarik edo ezpatarik? Ez ditut hartu neure ezpata eta neure armak, erregearen agindua oso presakakoa baitzen.
10Apaizak erantzun:
—Hementxe dut, zeuk Terebinto haranean hil zenuen Goliat filistearraren ezpata, oihal batean bildua, efod#21,10 efod: Ik. 2,28 oh. delako apaiz-jantziaren atzean. Hartzazu, nahi baduzu, ez baitago besterik.
Davidek esan zuen:
—Ez da hori baino hoberik. Emadazu!
David Gateko filistearren artean
11Abiatu zen David eta Saulengandik urruti joan zen, ihesi, egun hartan. Gateko errege Akixengana heldu zen.#Gatera ihesi 1 Erg 2,39-41. 12Zerbitzariek, ordea, esan zioten Akix erregeari:
—Ez al da hori David, bere herrian errege dena? Ez al zioten horri kantatzen, dantza eginez, «Saulek mila hil, Davidek hamar mila»?#Saulek mila hil 18,7+.
13Gogoan hartu zituen Davidek hitz hauek, eta Gateko errege Akixi beldur handia hartu zion. 14Zoro-itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak#21,14 erotua: Jendeak beldurra eta begirunea izaten zion eroari eta ihes egiten. bezala jokatuz; ate nagusietan atzamarka hasi zen, bizarrean behera lerdea zeriola.#Zoro-itxurak egin Sal 34,1. 15Akixek esan zien bere zerbitzariei:
—Ez al duzue ikusten gizon hau erotua dagoela? Zertarako ekarri didazue? 16Ez ote dugu, bada, geuk aski zoro, nire aurrean zorakeriak egitera hau ekartzeko? Hau ere etxean sartu behar ote zait?

Currently Selected:

1 SAMUEL 21: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy