YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 19

19
Jonatan Daviden alde
1David hiltzeko asmotan zebilela esan zien Saulek bere seme Jonatani eta bere zerbitzari guztiei. Saulen seme Jonatanek oso maitea zuen David eta#Jonatanek oso maitea zuen David 18,1+. 2asmo horren berri eman zion Davidi, esanez: «Gure aita Saulek zu hiltzeko asmoa du. Zabiltza erne bihar goizean; gorde zaitez toki ezkuturen batean. 3Atera eta aitaren ondoan jarriko naiz, zu egongo zaren landan. Zutaz mintzatuko natzaio eta ikusiko dut zer den asmo horretaz eta jakinaraziko dizut».
4Jonatan, beraz, Daviden alde mintzatu zitzaion bere aita Sauli, esanez: «Errege jauna, ez zenioke gaitzik egin behar zeure zerbitzari Davidi, berak ere ez baitizu gaitzik egin. Beraren egintzak zure onerako izan dira guztiz. 5Arriskuan jarri zuen bere bizia Goliat filistearra#19,5 Goliat filistearra: Ik. 17. kap. hil zuenean; horrela, garaipen handia eman zion Jaunak Israel osoari; zeuk ikusi zenuen eta poztu zinen. Zergatik egin behar duzu gaiztakeria hori, odol errugabea isuriz, David arrazoirik gabe hilez?»#odol errugabea isuri Dt 19,10.13; 21,8-9; 27,25; 2 Erg 21,16; 24,4.
6Entzun zuen Saulek Jonatanen esana eta zin egin zuen: «Ez da hilko, ez, ala Jauna!»
7Deitu zuen Jonatanek David eta hitz hauek guztiak eman zizkion aditzera. Gero, eraman zuen David Saulengana eta, lehen bezalaxe, honen zerbitzuan gelditu zen David.
Mikalek Davidi bizia salbatu
8Ekin zioten berriro guduari. Jalgi zen David filistearren kontra borrokara eta egundoko hondamendia egin zien, eta ihes egin behar izan zuten.
9Hortan, Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak hartu zuen Saul. Hau jauregian eseria zegoen, lantza eskuan, eta David zitara jotzen ari zitzaion.#espiritu gaiztoak 16,14+. 10Saulek hil egin nahi izan zuen David, lantzaz hormari josiz. Saihestu zen, ordea, David Saulen aurretik, eta horman sartu zen lantza. Ihes egin eta salbatu zen gau hartan David. 11Saulek, ordea, bere mandatariak igorri zituen Daviden etxera, zaindu eta biharamun goizean hil zezaten. Bere emazte Mikalek berri hau eman zion Davidi: «Orain gauez ihes egin eta salbatzen ez bazara, bihar hil egingo zaituzte».#mandatariak igorri Sal 59,1.
12Eta leihotik behera eraitsi zuen. Orduan, Davidek ihes egin zuen eta bere burua salbatu.#leihotik behera eraitsi Jos 2,15; Eg 9,25; 2 Ko 11,32-33. 13Mikalek etxeko idoloa hartu eta ohean sartu zuen; ezarri zion burualdean ahuntz-ilezko oihala#19,13 ahuntz-ilezko oihala: Hebreerazko hitzaren esanahia ez dago argi. eta ohazalez estali zuen. 14David atxilotzera Saulek bidalitako mandatariak heltzean, gaixorik zegoela esan zien Mikalek. 15Berriro ere bidali zituen Saulek mandatariak, David ikus zezaten. Esan zien: «Ekardazue ohean bada ere, hil egin behar dut eta».
16Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz-ilezko oihala burualdean zuela. 17Orduan, Saulek diotso Mikali:
—Zergatik egin didazu iruzur? Nire etsaiari ihes egiten utzi diozu eta salbatu egin da.
Mikalek Sauli:
—Berak esan zidan: «Utzi ihes egiten; bestela, hil egingo zaitut!»
David, Saul eta Samuel Raman
18David, ihes egin eta bere burua salbatu ondoren, Samuelengana joan zen Ramara eta Saulek berari egindako guztiaren berri eman zion. Orduan, Samuel eta biak Naiot-era#19,18 Naiot: Ramatik hurbil zegoen herri hau (ik. 22. tx. eta 1,1 oh.). Izen hori bera, bestalde, profeten gela adierazteko hitz arrunta dateke. joan ziren eta han gelditu. 19Honela esan zioten Sauli: «Hara, David Ramako Naioten dago!»
20Saulek mandatariak igorri zituen, David atxilot zezaten. Haiek profeta-trantzean ikusi zuten profeta-taldea, Samuel buru zela. Jainkoaren espirituak hartu eta profeta-trantzean jarri ziren Saulen mandatariak ere. 21Hau jakinarazi ziotelarik, beste mandatari batzuk bidali zituen Saulek; baina hauek ere profeta-trantzean sartu ziren. Hirugarrenez bidali zituen Saulek mandatariak, eta hauek ere profeta-trantzean sartu ziren.#mandatariak bidali 2 Erg 1,9-14. 22Saul bera abiatu zen, orduan, Ramara. Seku-n dagoen urtegi handiraino heltzean, honela galdegin zuen:
—Non dira Samuel eta David?
Erantzun zioten:
—Han, Ramako Naioten.
23Joan zen, bada, Saul Ramako Naiotera, eta bera ere Jaunaren espirituak hartu eta profeta-trantzean sartu zen, Ramako Naiotera heldu arte.#profeta-trantzean sartu 10,6.10. 24Bera ere biluztu eta beste guztiekin batera sartu zen profeta-trantzean Samuelen aitzinean. Han egon zen etzana, larrugorri, egun eta gau osoan. Hortik dator esaera: «Saul ere profeta artean?»

Currently Selected:

1 SAMUEL 19: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy