YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 11

11
Saul amondarren kontra
1Nahax amondarra Galaadeko Jabex hiriari erasotzen hasi zitzaion. Jabexeko#11,1 amondarra: Amondarrak, Amon lurraldeko biztanleak, Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren. Jabex: Jordan ibaiaz ekialdera Jerusalemdik iparraldera 70 km ingurura zegoen herria. bizilagunek esan zioten Nahaxi:
—Egin dezagun ituna, eta menpeko izanen gaituzu.
2Nahax amondarrak erantzun zien:
—Eginen dut, bai, zuekin ituna, baina guztioi eskuineko begia ateratzekotan, Israel osoa lotsagarri gerta dadin.
3Jabexeko buruzagiek eskatu zioten, orduan:
—Emaguzu zazpi eguneko epea, Israel lurralde osora mandatariak bidaltzeko. Lagunduko digunik inor ez bada, zure menpe jarriko gara.
4Heldu ziren mandatariak Gibeara, Saulen hirira, eta jakinarazi zioten arazoa herriari. Orduan, herri osoa oihuka hasi zen eta negarrez. 5Une hartantxe zetorren Saul alorretik, idien ondoren, eta galdetu zuen:
—Zer du herriak negar egiteko?
Orduan, Jabexeko jendeak esandakoa adierazi zioten. 6Hitz haiek aditzen ari zela, Jaunaren espirituak hartu zuen Saul eta amorru bizitan jarri zen.#hartu zuen Saul Jaunaren espirituak 16,13; Ep 3,10; 6,34; 11,29; 13,25; 14,19. 7Idi-parea hartu, laurkitu eta Israel lurralde osora bidali zituen puskak mandatari haiekin, esanez: «Hona zer egingo diegun Saulen eta Samuelen ondoren etortzen ez denaren idiei». Jaunaren beldurrak hartu zuen, orduan, herri osoa, eta denak bat eginik atera ziren.#puskak bidali Ep 19,29. Jaunaren beldurrak herria hartu 14,15; Has 35,5. 8Zenbatu zituen Saulek Bezek-en#11,8 Bezek: Jerusalemdik iparraldera 70 km ingurura zegoen herria.: hirurehun mila israeldar ziren eta hogeita hamar mila Judako seme. 9Saulek, orduan, esan zien etorritako mandatariei:
—Esaiezue Galaadeko Jabexekoei: «Bihar eguzkiak berotzean salbatuko zaituztegu».
Itzuli ziren, bada, mandatariak eta esan zieten hori Jabexekoei. Hauek poztu egin ziren, 10eta honela esan zieten amondarrei: «Bihar zuengana aterako gara, eta egokien deritzazuena egingo diguzue».
11Biharamun goizean, Saulek hiru sailetan antolatu zuen gudarostea; egunsentian etsaiaren kanpaleku erdiraino sartu eta, eguerdiraino amondarrak triskatzen jardun zuen. Bizirik iraun zutenak sakabanatu egin ziren, bi lagun batera ez gelditzeraino.#hiru gudari-sail Ep 7,16.
12Orduan, herriak esan zion Samueli:
—Non dira Saul erregetzat nahi ez zutenak#11,12 nahi ez zutenak: 10,27an aipatuaz ari da.? Emazkiguzu, eta hil egingo ditugu.#Saul erregetzat nahi ez zutenak 10,27.
13Saulek, berriz:
—Ez bedi gaur inor hil, Jaunak salbatu egin baitu gaur Israel.#gaur 14,45; 2 Sm 19,23.
14Samuelek, orduan, herriari:
—Zatozte. Goazen Gilgalera eta berrizta dezagun han erregetza.#Goazen Gilgalera Jos 4,19-20.
15Herri osoa Gilgalera joan zen, eta han, Jaunaren santutegian, errege izendatu zuten Saul. Gero, elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jaunari. Saul eta israeldarrak biziki poztu ziren.

Currently Selected:

1 SAMUEL 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy