YouVersion Logo
Search Icon

1 JOAN 1

1
Begizko testiguaren iragarpena
1Hasieratik zen biziaren hitza, entzun eta geure begiz ikusi duguna, begiratu eta geure eskuz ukitu duguna, iragartzen dizuegu.#Hasieratik zena 2,13-14; Jn 1,1-2. biziaren hitza Jn 1,1.4.14. 2Izan ere, bizia agertu egin zen, ikusi egin dugu#ikusi egin dugu 4,14; Jn 1,14; 20,25. Aitarekin zegoen Jn 1,1. eta beronen lekuko gara#1,2 lekuko gara: Lekuko izateak Jesusekin berarekin topo egin eta bizi izana eskatzen du. Esperientzia fisikoa —entzun, ikusi, ukitu— dago, beraz, fede-testigantzaren oinarrian.; Aitarekin zegoen eta guri agertu zitzaigun betiko bizia iragartzen dizuegu. 3Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean#1,3 elkartasun: Kontzeptu honek Jesusengan sinesten dutenen arteko batasun sakona adierazten du; elkartasun honek batu egiten baititu bizitzan, ondasunetan, sentipenetan, Jn 17,21-23aren arabera.#elkartasuna 1,6; Jn 17,20-21; 1 Ko 1,9. bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da. 4Eta gauzok idatzi, gure poza#1,4 gure poza: Zenbait eskuizkribuk zuen poza dio.#poza bete-betea Jn 15,11+. bete-betea izan dadin idazten ditugu.
Jainkoa argia da
5Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.#Jainkoa argia Jn 8,12+; 1 Tm 6,16; St 1,17. 6Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari.#ilunpetan 2,9; Jn 8,12; 12,35. gezurra 2,4.9. egiaren arabera Jn 3,21. 7Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu.#argitan bagabiltza Is 2,5; Ef 5,8. bekatu guztitik garbitu Heb 9,14; Ap 1,5; 7,14.
Bekatuari uko egin
8Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan. 9Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.#bekatuak aitortzen Sal 32,5; Es 28,13; St 5,16. 10Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan.

Currently Selected:

1 JOAN 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy