YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 7

7
Isakarren ondorengoak
1Isakarren semeak honako lau hauek izan ziren: Tola, Pua, Jaxub eta Ximron.#Has 46,13; Zen 26,23-24. 2Tolaren semeak: Uzi, Refaias, Jeriel, Jahmai, Ibsam eta Samuel; Tolaren ondorengoen familiaburu ziren hauek eta gizon adoretsu jatorriz. Hauen ondorengoak hogeita bi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldatzean.
3Uziren semea Izrahias izan zen. Izrahiasen semeak: Mikael, Obadias, Joel eta Ixias, bostak familiaburu. 4Emazte eta seme-alaba asko zutenez, hogeita hamasei mila gizon zituzten beren esku, gudurako armaturik, beren jatorri eta senitarteen arabera. 5Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.
Benjaminen ondorengoak
6Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.#Has 46,21. Ik. 8,1-32; Zen 26,38-41.
7Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.
8Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak. 9Familiaburu hauen ondorengoen erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.
10Jediaelen semea: Bilhan. Bilhanen semeak: Jeux, Benjamin, Ehud, Kenaana, Zetan, Tarsis eta Ahixahar. 11Jediaelen seme hauek guztiak familiaburu izan ziren eta gizon adoretsu. Hauen ondorengoak hamazazpi mila eta berrehun gizon ziren, gudurako prest.
12Xupim eta Hupim Ir-en semeak ziren; Huxim, berriz, Aherren#7,12 Aher: Hebreeraz aher hitzak beste bat ere esan nahi du; beste hori Dan izan daiteke. Beharbada, Danen ondorengoen zerrenda galdua da; Kronikariak, bederen, ez du behin ere aipatzen. semea.
Neftaliren ondorengoak
13Jakoben eta Bilharen seme zen Neftalik honako seme hauek izan zituen: Jahtziel, Guni, Jetzer eta Xalum.#Has 46,24; Zen 26,48-50.
Manasesen ondorengoak
14Manasesek, bere ohaide aramearragandik, bi seme izan zituen: Asriel eta Makir. Hau Galaaden aita izan zen.#Zen 26,29-34. 15Makirrek Hupimi eta Xupimi emazte bana aurkitu zien. Maaka zuen bere arreba. Makirren bigarren semeak Tzelofhad zuen izena eta Tzelofhadek alabak bakarrik izan zituen#7,15 Hebreerazko testua iluna da.. 16Makirren emazte Maakak#7,16 Hebreerazko testua iluna da. Ez dago garbi Maaka hau aurreko tx.ean aipatzen den Makirren arreba bera den. bi seme izan zituen: Perex eta Xerex. Honen semeak Ulam eta Rekem izan ziren, 17eta Ulamen semea Bedan. Horra, bada, Makirren seme eta Manasesen biloba zen Galaaden semeak. 18Honen arreba Hamoleketen semeak Ixhod, Abiezer eta Mahla izan ziren.
19Xemidaren semeak Ahian, Xekem, Likhi eta Aniam izan ziren.
Efraimen ondorengoak
20Efraimen ondorengoak: Xutelah, honen seme Bered, honen seme Tahat, honen seme Elada, honen seme Tahat,#Zen 26,35-37. 21honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako. 22Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak. 23Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria#7,23 Hebreerazkoan hitz-jokoa dago Beria eta beraa (ezbeharra) hitzen artean. izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez. 24Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.
25Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan, 26honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama, 27honena Nun eta honena Josue.
28Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; baita Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.
29Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xan, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.
Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.
Axerren ondorengoak
30Axerren seme-alabak hauek izan ziren: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah.#Has 46,17; Zen 26,44-47.
31Beriaren semeak: Heber eta Malkiel; hau Birzaiten aita izan zen. 32Heberrek Jaflet, Xemer, Hotam eta hauen arreba Xua sortu zituen.
33Jafleten semeak: Pasak, Bimhal eta Axbat.
34Jafleten anaia Xemerren semeak: Rohga, Jehuba eta Aram.
35Haren anaia Helemen#7,35 Helem: Segur aski, 32. tx.eko Hotam bera da. semeak: Tzofah, Imna, Xelex eta Amal. 36Tzofahen semeak: Suah, Harnefer, Xual, Beri, Imra, 37Betzer, Hod, Xama, Xilxa, Jitran eta Beera.
38Jeterren#7,38 Jeter: Zalantzarik gabe, 37. tx.eko Jitran bera da. semeak: Jefune, Pispa eta Ara. 39Ularen semeak: Arah, Haniel eta Ritzias.
40Hauek guztiak Axerren ondorengo izan ziren, familiaburu, gizon bikain, buruzagi nagusi. Ondorengoen erroldaren arabera, hogeita sei mila gizon zituzten gudurako prest.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy