YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 20

20
Joab amondarren hiriburuaz jabetu
(2 Sm 11,1; 12,26-31)
1Hurrengo urtean, erregeek guduari ekin ohi dioten garaian, Joabek bere gudarostea hartu eta, amondarren lurraldea hondatu ondoren, Raba hiria setiatu zuen. Bitartean, David Jerusalemen gelditu zen. Joabek Raba hiriari eraso eta hondatu egin zuen. 2Amondarren sasijainko Milkomek hogeita hamabost kiloko koroa#20,2 Milkomek… koroa: Ik. 2 Sm 12,30 oh. zuen, harribitxi eder batekin. Irudiari harribitxi hura kendu eta Davidi ezarri zioten buruan. Davidek harrapakin ugari eraman zuen hiri hartatik. 3Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxez eta aizkoraz lan egitera behartu#20,3 lan egitera behartu: Honela ere itzul daiteke: oinazetu, torturatu. zuen. Horixe bera egin zuen Davidek amondarren hiri guztietan. Ondoren, David Jerusalemera itzuli zen bere gudaroste osoarekin.
Gatazkak filistearren aurka
(2 Sm 21,18-22)
4Gerora, beste gatazka bat izan zen Gezer hirian filistearren aurka. Huxako Sibekaik hil egin zuen Sipai, refatarren ondorengoetarikoa#20,4 Hemen ere Kronikariak aipatu gabe uzten du zenbait gertaera ilun: Amnonek bere arreba Tamar bortxatu izana (2 Sm 13—14), Absalomen altxamendua (2 Sm 15—20), hiru urteko gosetea (2 Sm 21,1-14). 2 Sm 21,18-19an Gob izeneko hiria aipatzen da, ez Gezer. Sipai, refatarren ondorengoetarikoa: Refatarrak erraldoiak ziren., eta menderatu egin zituen filistearrak.
5Filistearren kontrako beste gatazka batean, Jairren seme Elhananek hil egin zuen Gateko Lahmi, Goliaten anaia; haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.
6Gero, beste gatazka bat ere izan zen Gaten. Bazen han gizon erraldoi bat, esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau, zituena, refatarren jatorrikoa hura ere. 7Erronka egin zien honek israeldarrei, baina Daviden anaia Ximearen seme Jonatanek hil egin zuen. 8Erraldoi hauek Gateko refatarren jatorrikoak ziren. Davidek eta honen ofizialek garaitu egin zituzten.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 20: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy