YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 12

12
Daviden lehen lagunak
1Davidi, Kixen seme Saulengandik urruti ibili behar izan zuen aldi haietan, zenbait gizon bildu zitzaion Tziklagen#12,1 Tziklag: Ik. 1 Sm 27,6 oh.. Haren gudari adoretsuen artekoak ziren eta guduan lagun zituen. 2Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.
Hona hemen, Saul bezala, Benjaminen leinuko ziren gudariak: 3Ahiezer, buruzagia, eta honen anaia Joax, Gibako Xemaaren semeak; Jeziel eta Pelet, Azmabeten semeak; Beraka eta Anatoteko Jehu; 4Gabaongo Ixmaias, hogeita hamar gudari haietakoa eta beraien buruzagia; 5Jeremias, Jahaziel, Johanan eta Gederako Jozabad; 6Eluzai, Jerimot, Bealias, Xemarias eta Harufeko Xefatias; 7Elkana, Ixias, Azarel, Joezer, Jaxobeam, Korahen ondorengoetarikoak; 8Joela eta Zebadias, Gedorko Jerohamen semeak.
9Gaden leinuko batzuk ere, beren leinua utzirik, Davidi bildu zitzaizkion basamortuko gordelekuan. Gizon ausartak ziren, gudari trebeak, babeski eta lantzaz armatuak; lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak. 10Buruzagia Ezer zen, hurrengoa Obadias, hirugarrena Eliab, 11laugarrena Mixmana, bosgarrena Jeremias, 12seigarrena Atai, zazpigarrena Eliel, 13zortzigarrena Johanan, bederatzigarrena Elzabad, 14hamargarrena Jeremias eta hamaikagarrena Makbanai. 15Hauek ziren Gaden leinutik etorritako gudalburuak; haietarik txikienak ehunek adina balio zuen, eta handienak milak adina#12,15 haietarik… milak adina: Honela ere itzul daiteke: zailduena mila gizonen buruzagi zen eta gazteena ehun gizonen buruzagi.. 16Behin batez, Jordan ibaia igaro zuten gudari hauek urteko lehen hilabetean, ibaiak alde guztietatik gainez egiten duen garaian, eta ihes eragin zieten ekialdera nahiz mendebaldera dauden haranetako bizilagunei.
17Beste batean, Benjamin eta Judaren leinuetako gizon batzuk etorri zitzaizkion Davidi bere gordelekura. 18Atera zitzaien David bidera eta esan zien: «Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet; baina, nik inolako gogorkeriarik egin gabe, ni etsaiari saltzeko asmoz bazatozte, ikus dezala gure arbasoen Jainkoak eta zigor zaitzatela».
19Amasaik, hogeita hamar gudarien buruzagiak, espirituaren eraginez, esan zuen:
«Zeurekin gaituzu, David,
zeurekin, Jeseren seme!
Bakea, bakea zuretzat,
bakea laguntzen dizunarentzat,
zeure Jainkoa baituzu laguntzaile».
Orduan, Davidek onartu egin zituen eta gudalburuen artean hartu.
20Manasesen leinuko batzuk ere Daviden aldera igaro ziren, filistearrekin batera Saulen kontra borrokatzera zihoanean. Baina Davidek eta bere gizonek ezin izan zieten filistearrei lagundu; izan ere, hizketatu ondoren, filistearren buruzagiek bidali egin zuten David, beraien kontra jarri eta bere lehengo jaun Saulengana igaroko zela pentsatuz#1 Sm 29,1-5ean kontatua aipatzen da hemen.. 21David Tziklagera itzuli zenean, berarekin joan ziren Manasesen leinuko hauek: Adnah, Jozabad, Jediael, Mikael, Jozabad, Elihu eta Tziletai; milana gizonen buru ziren hauek Manasesen leinuan. 22Asko lagundu zieten Davidi eta gudari-taldeari#12,22 gudari-taldeari: Honela ere itzul daiteke: lapur-taldeen aurka., gizon adoretsuak baitziren denak; horregatik, gudalburu izatera heldu ziren.
23Egunero laguntzaile berriak zetozen Davidengana, eta honen gudarostea ezin konta ahalakoa#12,23 haren gudarostea ezin konta ahalakoa: H.h., Jainkoaren gudarostea; batzuetan, Jainkoarena esanez, oso handi eta indartsua adierazi nahi izaten da Biblian (ik. Has 1,2 oh.). egin zen.
Davidengana bildutakoen zerrenda
24Anitz gudari bildu zen Davidengana Hebronen, borrokarako trebatuak, Saulen erregetza Davidi emateko, Jaunak agindu bezala. Hona hemen gizon haien kopurua:
25Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak; 26Simeonen leinuko zazpi mila eta ehun gizon, borrokarako adoretsu; 27Lebiren leinuko lau mila eta seiehun gizon eta, 28gainera, Joiada, Aaronen ondorengoen buru zena, bere hiru mila eta zazpiehun gizonekin; 29baita Tzadok ere, gizon gazte eta adoretsua bera, bere senitarteko hogeita bi buruzagirekin; 30Benjaminen leinuko, hau da, Saulen beraren leinuko, hiru mila gizon, hauetarik gehienak ordu arte Saulen etxearen zerbitzura egonak ziren arren#12,30 Saulen etxearen… arren: Honela ere itzul daiteke: gehienak ordu arte Saulekiko leial izanak ziren arren.; 31Efraimen leinuko hogei mila eta zortziehun gizon adoretsu, eta izen handiko nor bere senitartean; 32mendebaldean bizi ziren Manasesen leinu erdiko hemezortzi mila gizon; hauek izendatu zituzten, David errege ezartzera etor zitezen; 33Isakarren leinuko berrehun buruzagi, beren menpe zituzten ahaide guztiekin; aldian aldiko gorabeherak aztertzen iaioak ziren hauek, Israelek zer egin behar zuen jakiteko; 34Zabulonen leinuko berrogeita hamar mila gudari trebe, era guztietako armez eta, denek elkar harturik, ausarki borrokatzeko prest; 35Neftaliren leinuko mila gudalburu eta hogeita hamazazpi mila gizon, babeskiz eta lantzaz armatuak; 36Danen leinuko hogeita zortzi mila eta seiehun gizon, gudurako prest; 37Axerren leinuko berrogei mila gizon, borrokara ateratzeko prest; 38Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen beste leinu erdiko ehun eta hogei mila gizon, era guztietako armez gudukatzeko prest.
David, Israel osoaren errege izendatua
39Gudari hauek guztiak, guda-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera. Gainerako israeldarrak ere bat zetozen David errege izendatzeko. 40Hiru egun eman zituzten Davidekin, beren ahaideek prestatua zieten janaritik harekin jan eta edanez. 41Inguruetako jendeak, baita urrutiago bizi ziren Isakar, Zabulon eta Neftaliren leinuetakoek ere, janaria ekarri zieten asto, gamelu, mando eta idiz: irina, piku-opilak, mahaspasak, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari, israeldarrak bozkarioz beterik baitzeuden.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy