YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 1

1
Agurra
1Nik, Paulok#Paulo apostolu Erm 1,1; 2 Ko 1,1; Ga 1,1; Ef 1,1. Sostenes Eg 18,17. , Jainkoak hala nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Sostenes anaiak 2Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari#Jainkoaren eliz elkartea Dt 23,3-9. sagaratu zaituzte 6,11. Jesu Kristori dei egin Eg 9,14+. idazten diogu. Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu#1,2 Korinto: Ik. Eg 18,1 oh. bere herri santu izateko deitu: H.h., santu izateko deituoi. Santu hitzak Jainkoari sagaraturiko —hau da, Jainkoaren zerbitzurako bereiziriko— norbait adierazten du, eta kristau guztiei dagokie. Horregatik, fededun, sagaratu nahiz herri santu itzuli ohi dugu. Deia egiten duena Jainkoa da., edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten dioten guztiekin batera, hauek eta guk Jaun bat bera onartzen baitugu. 3Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia#grazia eta bakea Erm 1,7+. eta bakea.
SARRERA (1,4-9)
Jainkoari esker ona
4Eskerrak ematen dizkiot etengabe neure Jainkoari zuengatik, Jesu Kristoren bidez agertu dizuen onginahiagatik.#esker-otoitza 1 Ts 1,2-3+. 5Izan ere, Kristoren bitartez, gauza guztietan aberats egin zaituzte, bai hitz egiteko eta bai ezagutzeko. 6Kristori buruz egiten dugun aitormena zuen artean sendo finkatu denez, 7ez da zuek ez duzuen dohainik, Jesu Kristo gure Jauna noiz agertuko den zain zaudeten bitartean.#Jesu Kristoren agerpena Lk 17,30; 2 Ts 1,7; Tt 2,13. 8Berak sendo iraunaraziko zaituzte azkeneraino#1,8 azkeneraino: Hitzak intentsitatea eta denbora era berean adierazten ditu; hau da, ahalik gehiena eta azken eguna arte sendo iraunaraziko zaituzte., inork zuen aurka zeresanik izan ez dezan Jesu Kristo gure Jauna etorriko den egunean.#Jesu Kristoren etorrera-eguna 1 Ts 2,19+. 9Leiala da Jainkoa, eta berak deitu zaituzte bere Seme Jesu Kristo gure Jaunarekin elkarturik bizitzera.#Jainkoa leiala 10,13; Zen 23,19; Dt 7,9; 32,4; Erm 9,6; 11,29; 1 Ts 5,24; 2 Ts 3,3; Heb 10,23; 1 P 4,19; 1 Jn 1,9. Jesu Kristorekin elkarturik 1 Jn 1,3.
KORINTOKO ELIZ ELKARTEAN ZATIKETAK (1,10—4,21)
Korintoarren alderdikeriak
10Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok#bat etorri guztiok Flp 2,2. eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.
11Kloeren jendearengandik#1,11 Kloeren jendearengatik: Segur aski, Kloe Korintoko emakume merkataria zen. Beronen jendeak negozio-bidaiak egingo zituen Korintotik Paulo zegoen tokira. jakin dut, senideok, eztabaidak dituzuela zeuen artean. 12Alegia, nork bere aldetik honela omen dio: «Ni Paulorena naiz», «Ni Apolorena», «Ni Pedrorena», «Ni Kristorena»#1,12 Apolorena: Apolo, alexandriarra, hizlari bikaina zen eta apostolu-zaletasun handikoa; ik. Eg 18,24 oh. Pedrorena: Jatorrizkoan arameerazko Kefas izena ematen zaio. Kristorena: Ez du ematen Korinton Kristoren izeneko alderdirik zegoenik, besteei kontrajarria. Baliteke Pauloren ateraldia izatea, alderdikeriatan zebiltzanei erantzunez..#alderdikeriak 3,4. Apolo 16,12. Pedro 3,22; 9,5; Jn 1,42; Ga 1,18; 2,9-14. 13Zatitua ote dago, bada, Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten zuengatik? Edo Pauloren izenean bataiatu ote zintuzteten? 14Jainkoari eskerrak, ez dut nik zuetako inor bataiatu, Krispo#Krispo Eg 18,8. Gaio Erm 16,23+. eta Gaio izan ezik. 15Horrela, inork ez dezake esan nire izenean bataiatua izan denik. 16A bai, Estebanen etxekoak#Estebanen etxekoak 16,15.17. ere nik bataiatu nituen, baina ez dut uste beste inor bataiatu dudanik. 17Izan ere, Kristok ez ninduen bataiatzera bidali#1,17 bataiatzera bidali: Honela hartu behar da: Pauloren lehen egitekoa, bere egiteko berezitzat zuena, ebanjelizatzea zen, eta ez, hain zuzen ere, bataiatzea.,#bataiatzera bidalia Mt 28,19; Jn 4,2. berri ona hots egitera baizik, eta hau ez giza jakinduriazko hitzez, Kristoren gurutzeak bere indarra gal ez dezan.
Kristo gurutziltzatua Jainkoaren indar eta jakinduria
18Kristoren gurutzeko heriotzaren mezua zorakeria da galtzen direnentzat; guretzat, ordea, salbamen-bidean garenontzat, Jainkoaren indarra da.#gurutzearen mezua, galtzen direnentzat zorakeria 2 Ko 4,3. Jainkoaren indarra Erm 1,16. 19Liburu Santuak dio, izan ere:
Hondatu # Hondatu… Is 29,14. egingo dut
jakintsuen jakinduria,
eta huts bihurtuko adituen adimena # 1,19 adituen adimena: Hau da Jainkoak Isaiasenean esan nahi duena: giza baliabideak alferrikakoak direla, herria asiriarren eskuetatik libratzeko; Jainkoak bakarrik libra dezakeela. .
20Zertan dira jakintsuak, ikasiak#jakintsuak eta ikasiak Is 19,12; 33,18; 44,25. , mundu honetako gauzetan adituak? Jainkoak ez ote du zorakeria bihurtu mundu honetako jakinduria#1,20 mundu honetako jakinduria: Gizakia salbatzeko indarrik gabeko agertzen den giza arrazoiaz ari da.? 21Begira, Jainkoak bere jakinduria agertu#1,21 jakinduria agertu: Jainkoa jakintsu agertu da mundua sortzean; halaz guztiz, beren jakinduria eta guzti, gizon-emakumeek ez zuten Jainkoa ezagutu, ez bakar eta egiazkotzat aitortu, eta ez zioten kulturik eman. duenean, gizakiak ez dira gauza izan beren jakinduriaz Jainkoa ezagutzeko; horregatik, Jainkoak, guk hots egiten dugun zorakeriaren bitartez salbatu nahi izan ditu fededunak. 22Juduak mirarizko seinale eske#Juduak mirarizko seinale eske Mt 12,38; Jn 4,48. jentilak jakinduria bila Eg 17,18.32. dabiltza, eta jentilak jakinduria bila; 23guk, berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu, juduentzat onartezina#juduentzat onartezina Erm 9,32. jentilentzat zentzurik gabea 2,14. eta jentilentzat zentzurik gabea dena; 24baina Jainkoak deitu dituenentzat, judu izan ala ez, Kristo hori Jainkoaren#Kristo Jainkoaren jakinduria 1,30+. indar eta Jainkoaren jakinduria da. 25Zeren Jainkoarengan zorakeria dirudiena gizakiak baino jakintsuago baita, eta Jainkoarengan ahulezia dirudiena gizakiak baino indartsuago#Jainkoaren ahulezia gizakiak baino indartsuago 2 Ko 13,4..
26Begira bestela, senideok, zeintzuk zareten Jainkoak deitu zaituztenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ezta ahaltsu nahiz aitoren semeetatik ere.#jakintsu eta ahaltsurik gutxi Mt 11,25; Jn 7,48; St 2,1-5. 27Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko; 28munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko; 29horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik#harrotzerik ez Erm 2,17+.. 30Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin#1,30 jakinduria… bere egin: H.h., jakinduria, justifikazio (ik. Erm 3,25-26 oh.), santutze eta askapen..#Kristo Jainkoaren jakinduria, askapen… 1,24; Jr 23,5-6; Jn 17,19; 2 Ko 5,21; Kol 2,3. 31Horrela betetzen da Liburu Santuak dioen hura: Harrotu#Harrotu… Jr 9,22-23 (2 Ko 10,17).nahi duena, harro bedi Jaunarengan.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy