YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 16

16
1Ekarri zuten, bada, Jainkoaren kutxa eta Davidek harentzat jasoa zuen oihal-etxolaren erdi-erdian ezarri. Ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jainkoari. 2Oparien eskaintza bukatzean, Davidek bedeinkatu egin zuen herria Jaunaren izenean, 3eta israeldar guztiei, gizaseme nahiz emakume, ogia eta okela-zati#16,3 okela-zati: Honela ere itzul daiteke: datil-opila. bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.
Lebitarrek Jauna goretsi
(Sal 105,1-15; 96,1-13; 106,47-48)
4Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten. 5Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak.#Asaf Sal 50,1. lebitarren musika-tresnak Esd 3,10. 6Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.#apaizek turuta jo Esd 3,10.
7Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:
8«Goretsazue Jauna, dei egin berari,
jakinarazi herrien artean
haren egintza bikainak.#Sal 105,1-15.
9Kanta iezaiozue,
jo soinua berarentzat,
kontatu haren egintza mirariak.
10Harro zaitezte hartaz,
Jainko santuaz,
poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!
11Jo ezazue Jaunarengana,
indartsuagana,
bila etengabe haren aurpegia.
12Izan gogoan
hark egindako miragarriak,
haren egintza harrigarriak
eta agindu zuzenak,
13zuek, haren zerbitzari
Israelen jatorrikook,
Jakoben ondorengook,
haren aukeratuok!
14«Bera da Jauna, gure Jainkoa,
lur osoaren gobernaria.
15Gogoan du etengabe bere ituna,
mila gizalditarako hitzemana:
16Abrahamekin eginiko ituna,
Isaaki emaniko zin-hitza.
17Jakobi legetzat ziurtatua,
Israeli betiko ituntzat emana,
18hau esatean:
“Zuei dizuet emango
Kanaan lurraldea,
hauxe da zuen ondare-zatia”.
19«Gutxi batzuk besterik ez ziren,
etorkin-taldetxo bat besterik ez;
20nazio batetik bestera ibili ziren,
erreinuz erreinu.
21Baina Jainkoak ez zuen utzi
inork zapal zitzan,
haiengatik erregeak
mehatxatu zituen:
22“Ez ukitu nire aukeratuak,
ez egin kalterik nire profetei”.
23«Kanta Jaunari, lurtar guztiok,
hots egin egunez egun salbatzaile dela.#Sal 96.
24Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan!
25Handia baita Jauna,
guztiz goresgarria,
jainko guztien aldean beldurgarria.
26Huts dira
atzerritarren jainko guztiak;
Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
27Distira eta handitasuna
ditu inguruan,
indarra eta poza bere bizilekuan.
28Goretsi Jauna, munduko herriok,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
29goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Sartu haren aurrera
eskaintzak eramanez,
adora Jauna,
bere santutasunez agertzean.
30«Ikara zaitezte haren aitzinean,
lurtar guztiok!
Sendo ezarri du mundua,
ez du koloka egingo.
31Poz bedi zerua, alaitu lurra,
esan atzerrietan: “Errege da Jauna”!
32Egin beza burrunba itsasoak
eta bertako guztiak,
egin festa landa zabalak
eta bertan dagoenak,
33poz-oihu basoko zuhaitzek oro,
lurra gobernatzera datorren
Jaunaren aurrean.
34Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.#Sal 106,1.
35Esaiozue: “Salba gaitzazu,
Jainko salbatzaile horrek.
Aska gaitzazu
eta bildu nazioen artetik,
zure izen santuari eskerrak emanez,
zure gorespena harro abes dezagun.#Sal 106,47-48.
36Bedeinkatua Jauna,
Israelen Jainkoa,
betidanik betidaino!”»
Orduan herri osoak esan zuen: «Amen! Gora Jauna!»
Kultua Jerusalemen eta Gabaonen
37Jaunaren itun-kutxa aurrean zerbitzua etengabe egiteko agindu zien Davidek Asafi eta honen ahaideei, egunero txandak eginez. 38Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jedutunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren. 39Tzadok apaizari eta honen ahaideei, Gabaongo#16,39 Gabaon: Ik. 14,9ko eta 1 Erg 3,4ko oh.ak. kultu-lekuan, Jaunaren egoitzan, egoteko agindu zien. 40Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean, eta Jaunak Israeli emandako legean idatzia dagoen guztia bete. 41Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, baita Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa baita» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere.#Heman 15,17+. Jedutun Sal 39,1. 42Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musika-jotzaileek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren. Jedutunen semeak atezain ziren.
43Dena bukatzean, jendea nor bere etxera joan zen, eta David ere bere etxea bedeinkatzera itzuli zen.#2 Sm 6,19-20.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 16: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy