YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 10

10
Saulen heriotza
(1 Sm 31,1-13)
1Filistearrak israeldarren kontra borrokatu ziren, eta israeldarrak ihesi joan ziren; baina batzuk hilak erori ziren Gilboa mendian. 2Filistearrek Saul eta beronen semeen ondoren joan eta hil egin zituzten Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua. 3Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean, eta arkulariek, aurkitu zutenean, zauritu egin zuten#10,3 zauritu egin zuten: Honela ere itzul daiteke: erabat izutu zen.. 4Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek niri barre egitera etorri baino lehen».
Ezkutariak, ordea, ez zuen nahi izan, bera ere beldurrak jota baitzegoen. Orduan, Saulek ezpata hartu eta gainera bota zuen bere burua. 5Ezkutariak ere, Saul hila ikustean, ezpata gainera bota zuen bere burua eta horrela hil. 6Halaxe hil ziren Saul eta beronen hiru semeak. Egun berean errege-familia osoa galdu zen#10,6 Testu hau eta honen paraleloa, 1 Sm 31,6koa, ez dira zeharo berdinak; Kronikariak, dirudienez, Saulen etxea eta ondorengoak erabat suntsitu zirela adierazi nahi du, nahiz eta historiak esan Saulen seme bat, Ixboxet, bi urtez errege izan zela (2 Sm 2,10) eta beste zenbait ondorengo ere aipatu (ik. 2 Sm 21,7-9)..
7Haranean bizi ziren israeldarrak, beren gudarosteak ihes egin zuela eta Saul bere semeekin batera hil zela ikustean, beren hiriak utzi eta ihesi joan ziren. Orduan, filistearrak hiri haietan jarri ziren bizitzen. 8Biharamunean, hildakoei lapurreta egitera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta beronen semeak. 9Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten, eta filistearren artera mezulariak bidali zituzten, idoloen jauretxeetan herriari berri ematera. 10Gero, beren jainkoetariko baten jauretxean utzi zituzten Saulen armak; burezurra, berriz, Dagon jainkoaren jauretxean josi zuten#10,10 Samuel liburuan Astarte jainkosaren jauretxea aipatzen da; Kronikariak, aldiz, filistearren jainko zen Dagon aipatzen du.. 11Filistearrek Sauli egina Galaadeko Jabexeko#10,11 Jabex: Ik. 1 Sm 31,11 eta oh. bizilagunek jakin zutenean, 12jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Gero, zazpi egunez barau egin zuten.
13Jaunarekiko desleiala izan zelako hil zen Saul; izan ere, ez zuen bete Jaunak agindua eta, gainera, emakume nekromante#10,13 nekromante: Ik. 1 Sm 28. bati egin zion kontsulta, 14Jaunari egin beharrean. Horregatik, Jaunak hilarazi egin zuen, eta Jeseren seme Davidi eman zion erregetza.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy